viernes, 10 de mayo de 2019

SAILEN BIDEZ HIZKUNTZAK IKASTEN

Hizkuntza bat ikasteko ezinbestekoa da entzumena lantzea. Horretarako, metodo ezin hobea da sailak atzerriko hizkuntzan ikustea. Hasiera batean, gutxi edo ezer ez duzu ulertuko, baina azkenean guztia ulertzen bukatuko duzu. 

Hori dela eta, hurrengo web gunea proposatzen dut entzumena lantzeko: Ororo.tv. Web gune honek  ingelesa ikasteko aukera ematen du, hainbat sailen bidez, baina, esan beharra dago, hauetariko batzuk beste hizkuntza batean ikusteko aukera ere dagoela. Gainera, azpitituluak ipini ditzakezu.

Pertsona askoren esanetan, Ororo.tv ingelesa ikasteko plataformarik hoberenetarikoa da. Honek baitira web gune honen abantailak: 
  • Erreprodukzioaren abiadura erregula dezakezu, astiroago joatea behar izatekotan. 
  • Azpitituluak jartzeko aukera dago, edo ez ipintzearena, edo hizkuntza bat baino gehiagotan ipintzea aldi berean.
  • Hiztegia ondoan izatea ez da beharrezkoa, sagua azpitituluetako hitz baten gainetik pasatzerakoan itzulita agertzen da. 
  • Plataformak une oro esaten dizu zein momentutan gelditu zaren. 
  • Sail guztiak ikus ditzakezu. Ez dago pelikulak ikusteko aukerarik baina hainbat sail dituzu eta eguneratzen dira.
Baina, dohakoa da? Bai eta ez. Alde batetik, egunero 45 minutu ikusi eta 50 hitz itzuli ahal dituzu ezer ordaindu gabe. Hala ere, bideoak deskargatu, murrizketarik gabe ikusi eta nahi dituzun beste hitz itzuli nahi izatekotan hilabetero 6 euro, hiru hilabetero 16 euro, sei hilabetero 28 euro edo urtero 48 euro ordaindu beharko dituzu. 


Informazioa hurrengo web gunetik aterata dago:
Casañ, J. (2019). Ororo TV: una forma divertida de aprender inglés. Cine Series TOP. Hemen eskuragarri: https://cineseriestop.com/ororo-tv/ 


Eta argazkia hemendik:

No hay comentarios:

Publicar un comentario