martes, 7 de mayo de 2019

NATIVES TO BE. HIZKUNTZAK IKASTEKO ELKARTEA

"Natives to Be es una plataforma online que conecta a personas de todo el mundo para aprender idiomas conversando con hablantes nativos a través de videoconferencia", horrela azaltzen baitute elkartekoek haien web gunean (egin ezazu klik hemen web gunea bisitatzeko). 


Hizkuntza bat ikasten hasten zarenean ezinbestekoa da hiztun natiboekin komunikatzea, herrialde horretara bidaiatuz edo, gaur egun, teknologia berriak erabiliz. Etxetik mugitu nahi ez izatekotan, Natives to Be elkarteak hiztun natiboekin hitz egiteko aukera ematen dizu. 

Baina, zelan funtzionatzen du plataforma honek?

Internetarako sarbidea behar da eta, gero, plataforman izena ematea. Ondoren, gehien  gustatzen zaizun irakaslea aukeratuko duzu, adibidez, zure zaletasun berdinak dituen irakaslea. Gainera, zuk erabakiko dituzu irakaslearekin izango dituzun elkarrizketen gaiak eta irakasleari esango dizkiozu hizketa izan baino lehen. Horrela, aldez aurretik, esan nahi duzuena prestatu ahal duzue. Honez gain, zu izango zara ordutegia erabakiko duen pertsona, irakaslearen libre egotearen arabera. 

Klase bakoitza 18 minutukoa da, eta bideokonferentziaren bidez egiten dira, munduko edozein pertsonarekin kontaktuan jarri ahal izateko. Baina, bideokonerentziaz gain, ikasgela birtuala dago ere, non ikasleak zein irakasleak notak edo apunteak idatzi ahal dituzten, esate baterako, hurrengo saioan landu nahi dituzten gaiak, dudak, etab.

Bukatzeko, aipatu nahi dut matrikula doakoa dela baina egiten duzun saio bakoitza ordaindu behar duzula. 

Informazio gehiago jakin nahi izan ezkero, edo izena eman nahi izatekotan, hona hemen link-a, hemen atera baitut informazio guztia: 

Natives to be. (2018). Natives to be. Language learning community. Hemen eskuragarri: https://nativestobe.com/ 

No hay comentarios:

Publicar un comentario