domingo, 24 de marzo de 2019

E-LEARNING, M-LEARNING eta B-LEARNING

Hizkuntzen ikasketa autonomoa online izatekotan, metodo ezberdinak erabil daitezke. Kasu honetan, hiru azalduko ditut era laburrean eta hizkuntzen ikasketarekin erlazionatuko ditut:

  • E-LEARNING
E-Learning-a edo Electronic Learning-a irakaslearen eta ikaslearen arteko banaketa fisikoa eragiten duen ikaste-irakaste prozesu bat da, non ikasleak, IKT, Interneta eta ordenagailu finko baten bitartez, konpetentziak lortu eta ahalmenak indartzen dituen, norabide anitzeko komunikazioa erabiliz.

Hizkuntzen irakaskuntza-ikaskuntza prozesu autonomoari dagokionez, interneten bidezko ikaskuntza izango zen. Ikasketa hau, baliabide ezberdinekin eraman daiteke aurrera: bideoak ikusiz, irakurriz, idatziz, etab.


  • M-LEARNING
M-Learning edo Mobile Learning termninoak gailu mugikorren edota haririk gabeko transmisioan oinarritzen den ikaskuntza elektroniko digitalari erreferentzia egiten dio.

Gaur egun, pertsona guztiok, edo askok, daramagu mugikor bat gure poltsikoan, adibidez, eta interneterako sarbidea dugu ere, beraz, hizkuntzen ikaskuntza mugikorreko internet sarbidearen bitartez izan daiteke, E-Learning-aren antzera. 


  • B-LEARNING


B-Learning-a irakas-ikasbide bat da. Honetan, terknologia jarduera tradizionalak eginez integratzen da, irakasle baten argibideak jarraituz. Ikaskuntza honetan, teknologia online-a erabiltzen da ikaskuntza.prozesua hobetzeko, osatzeko eta aldatzeko. 

Honen adibidea, gaur egungo ikastetxeetako metodologia izan daiteke. Hau da, hizkuntzak ikasteko metodo tradizionala erabiltzen da interneten bidezko ikaskuntza metodoarekin batera. 



Beste publikazio batean, hizkuntzen ikasketari dagozkion baliabideak ezarriko ditut, metodo hauek kontuan izanda. 

Hona hemen informazioa nondik atera dudan:

Cardona, D. M. (2009). Propuesta de Diseño de Metodología para evaluar el Impacto del e-learning en el Aprendizaje de Estudiantes de Educación a Distancia (Doctoral disseration, tesis de Maestría). 

Rodríguez, L. I. (2015). Diseño de una metodología M-Learning para el aprendizaje del idioma inglés (Tesis de postgrado). Escuela superior técnica de Chimborazo, Ecuador. Hemen eskuragarri: klik

Rosas, P. (2005). La Gestión de Ambientes Virtuales de Aprendizaje en los Postgrados de la Universidad de Guadalajara, en Proc. Tecnologías para Internazionalizar el Aprendizaje.

Argazkiak hurrengo link-etatik aterata daude:

No hay comentarios:

Publicar un comentario