miércoles, 24 de abril de 2019

PLE eta HIZKUNTZEN IKASKETA AUTONOMOA

PLE-a ingeleseko akronimoari dagokionez, Personal Learning Environment esan nahi du, hau da, ikasteko bide pertsonala da eta objektuek eta pertsonek osatzen dute: alde batetik, objektuak online baliabideak dira, hala nola, aplikazioak edo web based zerbitzuak, azken hauen bidez norberak bere ikaskuntza prozesua kudeatzen du. Baina, ez dira zertan baliabide teknologikoak soilik izan behar, hiztegi bat, liburutegi bat edo goizetan entzuten dugun irrati programa bat gure PLE-a osatu dezake, hauen bidez ere ikasten baitugulako. Bestalde, pertsonek ikaskuntza sare pertsonala (PLN edo Personal Learning Network) osatzen dute, eta hauengandik, era batera edo bestera, zerbait ikasten da, gainera, hauekin elkar komunikatzen gara, irakasle, lankide edo lagun batekin, besteak beste. Laburbilduz, beste pertsonekin harremantzen ikasten dugu PLE-aren bitartez. 

Beraz, PLE-ak hizkuntzak ikasten lagunduko digu. Hauek ikasteko erabiltzen ditugun hiztegiak, bideoak, web guneak, online liburuak eta aplikazioak osatzen du gure PLE-a kasu honetan. Symbaloo-a PLE-aren adibiderik onenetariko da, honen bidez online baliabideak sailkatu ditzakegulako.

Adibide gisa nire symbaloo-a ikusteko egin ezazu klik hemen.


PLE-ari buruz gehiago jakin nahi izan ezkero, hona hemen informazioa nondik atera dudan:

Isaci, P. (2015). El PLE para la clase de italiano. Tendencias pedagógicas, 25. lib, 335-346. or. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario