lunes, 6 de mayo de 2019

HIZKUNTZA TITULU OFIZIALAK

Gaur egun, hizkuntzak mundua ezagutzeko funtsezko tresna gisa bihurtu dira, baina, enpresek beste hizkuntzetan konpetenteak izatea eskatzen dute eta, horretarako, ezaguera hura egiaztatzen duen dokumentua behar da. Hori dela eta, ondoren, zenbait hizkuntzetako (ingelesa, frantsesa eta alemana) titulu ofizialak aurkeztuko dira.

MCERek, Marco Común Europeo de Referencia para las lenguas-ek, 3 bloketan banatzen ditu hizkuntza mailak, bloke bakoitzak bi maila ditu:
  • A blokea (oinarrizko erabiltzailea): A1 eta A2 mailak. 
  • B blokea (erabiltzaile independentea): B1 eta B2 mailak. 
  • C blokea (erabiltzaile konpetentea): C1 eta C2 mailak. 
Ingelesari dagokionez, titulu ofizial ospetsuenak Cambridge Main Suite of English-ekoak dira. Baina, beste titulu ofizial batzuk ere lortu ahal dira, hala nola, hizkuntza eskola ofizialekoak. Hona hemen lortu ahal dituzun ingeleseko tituluak:
  • Key English Test (KET): MCERen esanetan A2 maila.
  • Preliminary English Test (PET): MCERen esanetan B1 maila. 
  • First Certificate in English (FCE): MCERen esanetan B2 maila.
  • Certificate in Advanced English (CAE): MCERen esanetan C1 maila.
  • Certificate of Proficiency in English (eta CPE): MCERen esanetan C2 maila. 
  • International English Language Testing System (IELTS): ingeles proba bat da, honek norberaren konpetentzia linguistikoa neurtzen du (irakurtzeko konpetenzia, idatzizko konpetentzia eta entzunezko konpetentzia). 

Aipatuko diren frantsezeko tituluak Frantziako Hezkuntza Ministerioak egiaztatutakoak dira:

  • Diplomas DELF (Diplôme d'Études en Langue Française): A1, A2, B1, B2 eta DALF (Diplôme Approfondi de Langue Française): C1 y C2.
  • Test de Conocimiento del Francés (TCF).
  • Pariseko Merkataritza eta Industria Ganberako Diplomak (CCIP). FAP diplomak dira, hau da, Français des Affaires et des Professions, lan arlo espezializatu bateko hizkuntza ziurtagiria izan daiteke lan profesional orokorrekoa edo zehatzagoa, adibidez, hoteleko sektorea, termino juridikoetan, etab. 

Alemanari dagokionez, lortu daitezkeen tituluak hurrengoak dira:
  • Fit in Deutsch 1/Start Deutsch 1: MCERen esanetan A1 maila.
  • Fit in Deutsch 2/Start Deutsch 2: MCERen esanetan A2 maila. 
  • Zertifikat Deutsch (ZD)/Zertifikat Deutsch für Jugendliche (ZDJ): MCERen esanetan B1 maila. 
  • Zertifikat Deutsch für donin Beruf (ZDfB)/Goethe-Zertifikat B2: MCEren esanetan B2 maila. 
  • Prüfung Wirtschaftsdeutsch International (PWD)/TestDaF/Goethe-Zertifikat C1: MCERen esanetan C1 maila. 
  • Zentrale Oberstufenprüfung (ZOP)/Kleines Deutsches Sprachdiplom (KDS)/Großés Deutsches Sprachdiplom (GDS): MCERen esanetan C2 maila. 
  • Testservice Deutsch für donin Beruf (BULATS): Titulu hau enpresek eskatzen dute eta A2 mailatik C2 mailarako probak daude. 

Bukatzeko, azpimarratu nahi dut aurretik aipatutako titulu ofizial batzuk ordenagailuz zein eskuz egin daitezkeela. 

Hala ere, gehiago jakin nahi izan ezkero, informazioa hemendik aterata dago:

Educaonline S.L. (2019). Practica otras lenguas. QEstudio.com. Hemen eskuragarri: https://www.qestudio.com/practica-otras-lenguas-7316/ 

Baina, Cambridge, Hizkuntza Eskolak, etab.-eko web guneetan sartu ahal zarate ere eta informazio gehiago izan:
Argazkiak hemendik aterata daude:

No hay comentarios:

Publicar un comentario