viernes, 10 de mayo de 2019

SAILEN BIDEZ HIZKUNTZAK IKASTEN

Hizkuntza bat ikasteko ezinbestekoa da entzumena lantzea. Horretarako, metodo ezin hobea da sailak atzerriko hizkuntzan ikustea. Hasiera batean, gutxi edo ezer ez duzu ulertuko, baina azkenean guztia ulertzen bukatuko duzu. 

Hori dela eta, hurrengo web gunea proposatzen dut entzumena lantzeko: Ororo.tv. Web gune honek  ingelesa ikasteko aukera ematen du, hainbat sailen bidez, baina, esan beharra dago, hauetariko batzuk beste hizkuntza batean ikusteko aukera ere dagoela. Gainera, azpitituluak ipini ditzakezu.

Pertsona askoren esanetan, Ororo.tv ingelesa ikasteko plataformarik hoberenetarikoa da. Honek baitira web gune honen abantailak: 
  • Erreprodukzioaren abiadura erregula dezakezu, astiroago joatea behar izatekotan. 
  • Azpitituluak jartzeko aukera dago, edo ez ipintzearena, edo hizkuntza bat baino gehiagotan ipintzea aldi berean.
  • Hiztegia ondoan izatea ez da beharrezkoa, sagua azpitituluetako hitz baten gainetik pasatzerakoan itzulita agertzen da. 
  • Plataformak une oro esaten dizu zein momentutan gelditu zaren. 
  • Sail guztiak ikus ditzakezu. Ez dago pelikulak ikusteko aukerarik baina hainbat sail dituzu eta eguneratzen dira.
Baina, dohakoa da? Bai eta ez. Alde batetik, egunero 45 minutu ikusi eta 50 hitz itzuli ahal dituzu ezer ordaindu gabe. Hala ere, bideoak deskargatu, murrizketarik gabe ikusi eta nahi dituzun beste hitz itzuli nahi izatekotan hilabetero 6 euro, hiru hilabetero 16 euro, sei hilabetero 28 euro edo urtero 48 euro ordaindu beharko dituzu. 


Informazioa hurrengo web gunetik aterata dago:
Casañ, J. (2019). Ororo TV: una forma divertida de aprender inglés. Cine Series TOP. Hemen eskuragarri: https://cineseriestop.com/ororo-tv/ 


Eta argazkia hemendik:

martes, 7 de mayo de 2019

NATIVES TO BE. HIZKUNTZAK IKASTEKO ELKARTEA

"Natives to Be es una plataforma online que conecta a personas de todo el mundo para aprender idiomas conversando con hablantes nativos a través de videoconferencia", horrela azaltzen baitute elkartekoek haien web gunean (egin ezazu klik hemen web gunea bisitatzeko). 


Hizkuntza bat ikasten hasten zarenean ezinbestekoa da hiztun natiboekin komunikatzea, herrialde horretara bidaiatuz edo, gaur egun, teknologia berriak erabiliz. Etxetik mugitu nahi ez izatekotan, Natives to Be elkarteak hiztun natiboekin hitz egiteko aukera ematen dizu. 

Baina, zelan funtzionatzen du plataforma honek?

Internetarako sarbidea behar da eta, gero, plataforman izena ematea. Ondoren, gehien  gustatzen zaizun irakaslea aukeratuko duzu, adibidez, zure zaletasun berdinak dituen irakaslea. Gainera, zuk erabakiko dituzu irakaslearekin izango dituzun elkarrizketen gaiak eta irakasleari esango dizkiozu hizketa izan baino lehen. Horrela, aldez aurretik, esan nahi duzuena prestatu ahal duzue. Honez gain, zu izango zara ordutegia erabakiko duen pertsona, irakaslearen libre egotearen arabera. 

Klase bakoitza 18 minutukoa da, eta bideokonferentziaren bidez egiten dira, munduko edozein pertsonarekin kontaktuan jarri ahal izateko. Baina, bideokonerentziaz gain, ikasgela birtuala dago ere, non ikasleak zein irakasleak notak edo apunteak idatzi ahal dituzten, esate baterako, hurrengo saioan landu nahi dituzten gaiak, dudak, etab.

Bukatzeko, aipatu nahi dut matrikula doakoa dela baina egiten duzun saio bakoitza ordaindu behar duzula. 

Informazio gehiago jakin nahi izan ezkero, edo izena eman nahi izatekotan, hona hemen link-a, hemen atera baitut informazio guztia: 

Natives to be. (2018). Natives to be. Language learning community. Hemen eskuragarri: https://nativestobe.com/ 

lunes, 6 de mayo de 2019

HIZKUNTZA TITULU OFIZIALAK

Gaur egun, hizkuntzak mundua ezagutzeko funtsezko tresna gisa bihurtu dira, baina, enpresek beste hizkuntzetan konpetenteak izatea eskatzen dute eta, horretarako, ezaguera hura egiaztatzen duen dokumentua behar da. Hori dela eta, ondoren, zenbait hizkuntzetako (ingelesa, frantsesa eta alemana) titulu ofizialak aurkeztuko dira.

MCERek, Marco Común Europeo de Referencia para las lenguas-ek, 3 bloketan banatzen ditu hizkuntza mailak, bloke bakoitzak bi maila ditu:
  • A blokea (oinarrizko erabiltzailea): A1 eta A2 mailak. 
  • B blokea (erabiltzaile independentea): B1 eta B2 mailak. 
  • C blokea (erabiltzaile konpetentea): C1 eta C2 mailak. 
Ingelesari dagokionez, titulu ofizial ospetsuenak Cambridge Main Suite of English-ekoak dira. Baina, beste titulu ofizial batzuk ere lortu ahal dira, hala nola, hizkuntza eskola ofizialekoak. Hona hemen lortu ahal dituzun ingeleseko tituluak:
  • Key English Test (KET): MCERen esanetan A2 maila.
  • Preliminary English Test (PET): MCERen esanetan B1 maila. 
  • First Certificate in English (FCE): MCERen esanetan B2 maila.
  • Certificate in Advanced English (CAE): MCERen esanetan C1 maila.
  • Certificate of Proficiency in English (eta CPE): MCERen esanetan C2 maila. 
  • International English Language Testing System (IELTS): ingeles proba bat da, honek norberaren konpetentzia linguistikoa neurtzen du (irakurtzeko konpetenzia, idatzizko konpetentzia eta entzunezko konpetentzia). 

Aipatuko diren frantsezeko tituluak Frantziako Hezkuntza Ministerioak egiaztatutakoak dira:

  • Diplomas DELF (Diplôme d'Études en Langue Française): A1, A2, B1, B2 eta DALF (Diplôme Approfondi de Langue Française): C1 y C2.
  • Test de Conocimiento del Francés (TCF).
  • Pariseko Merkataritza eta Industria Ganberako Diplomak (CCIP). FAP diplomak dira, hau da, Français des Affaires et des Professions, lan arlo espezializatu bateko hizkuntza ziurtagiria izan daiteke lan profesional orokorrekoa edo zehatzagoa, adibidez, hoteleko sektorea, termino juridikoetan, etab. 

Alemanari dagokionez, lortu daitezkeen tituluak hurrengoak dira:
  • Fit in Deutsch 1/Start Deutsch 1: MCERen esanetan A1 maila.
  • Fit in Deutsch 2/Start Deutsch 2: MCERen esanetan A2 maila. 
  • Zertifikat Deutsch (ZD)/Zertifikat Deutsch für Jugendliche (ZDJ): MCERen esanetan B1 maila. 
  • Zertifikat Deutsch für donin Beruf (ZDfB)/Goethe-Zertifikat B2: MCEren esanetan B2 maila. 
  • Prüfung Wirtschaftsdeutsch International (PWD)/TestDaF/Goethe-Zertifikat C1: MCERen esanetan C1 maila. 
  • Zentrale Oberstufenprüfung (ZOP)/Kleines Deutsches Sprachdiplom (KDS)/Großés Deutsches Sprachdiplom (GDS): MCERen esanetan C2 maila. 
  • Testservice Deutsch für donin Beruf (BULATS): Titulu hau enpresek eskatzen dute eta A2 mailatik C2 mailarako probak daude. 

Bukatzeko, azpimarratu nahi dut aurretik aipatutako titulu ofizial batzuk ordenagailuz zein eskuz egin daitezkeela. 

Hala ere, gehiago jakin nahi izan ezkero, informazioa hemendik aterata dago:

Educaonline S.L. (2019). Practica otras lenguas. QEstudio.com. Hemen eskuragarri: https://www.qestudio.com/practica-otras-lenguas-7316/ 

Baina, Cambridge, Hizkuntza Eskolak, etab.-eko web guneetan sartu ahal zarate ere eta informazio gehiago izan:
Argazkiak hemendik aterata daude:

domingo, 5 de mayo de 2019

HIZTUN NATIBOEKIN HIZKUNTZAK IKASI NAHI?

Adituen arabera, hiztun natiboekin txateatzea hizkuntzak ikasteko modurik hoberena da eta, hori dela eta, truke-linguistikoa errazten duten gero eta webgune eta aplikazio gehiago daude.
Gainera, hiztun natiboekin txateatzeak hainbat abantaila ditu:
  • Dohakoa da.
  • Pertsona lotsatiak ikasten dauden hizkuntzan beste batzuekin komunikatzea ahalbidetzen du. 
  • Idatzizko zein ahozko gaitasuna hobetzen da. 
  • Ez da beharrezkoa beste herrialde batera joatea hizkuntza hori menderatzeko. 
  • Hiztun natiboekin txateatzeak ortografia hobetzen du eta txateatzerako orduan esaldia pentsatzeko aukera dago. 
Hurrengo bideoan hiztun natiboekin etxetik zelan txateatu dezakezuen azaltzen da. Bideoa ingelesez dago baina azpitituluak ipintzeko aukera duzu:


Zelan hasi hiztun natiboekin txateatzen hizkuntza bat ikasteko?
  • Ez dago ordenagailuaren aurrean egoteko beharra. Edozein lekutatik eta mugikorretik txateatzeko aukera dago. Gainera, txateatzeko bakoitzak nahi duen momentuan erantzun dezake. 
  • Gaur egun, argazkiak bidali daitezke ere. Adibidez, bazkaldu dugunari buruz hitz egiten bagaude honen argazkia bidal ahal diogu, besteak hobeto ulertzeko. 
Informazio gehiago jakin nahi izan ezkero, hona hemen informazioa nondik atera dudan:

Michelot, S. (2019). Chatear con nativos para aprender un idioma. Mosalingua. Hemen eskuragarri: https://www.mosalingua.com/es/chatear-con-nativos-para-aprender-un-idioma/


jueves, 25 de abril de 2019

HIZKUNTZAK IKASTEKO APLIKAZIOAK

Mugikorraren bidez hizkuntzak ikasi nahi dituzu? Hau da, M-learning metodoa aplikatu nahi duzu zure ikaskuntza prozesuan? Hona hemen aplikazio batzuk:

- DUOLINGO

Dohako aplikazio bat da, iOS (Apple) zein Android mugikorretan erabil daitekeena, bai eta ordenagailuetan ere. Gainera, hainbat hizkuntza ikasi ditzakezu: ingelesa, frantsesa, alemana, etab.


Web gunea: https://es.duolingo.com/



- WIBBU

Gaztelania ikasteko aplikazioa da ume txiki eta gazteentzat. Hau bideo joko bat da, honetan neskatxo bati lagundu behar zaio bere helburua lortzen: Wibbu erreinura bakea bueltatzea. Horretarako, neskatxoa beste pertsonai batzuekin hitz egiten du eta bere laguneei aurka egiten die, horrela erronka batzuk gainditzen doa bere xedea lortu arte. 

Hurrengo bideoan aplikazio hau zer den eta nola funtzionatzen duen azaltzen da (ingelesez dago). 


Web gunea: https://wibbu.com/


- BUSUU

Dohako harreman sare bat da eta gaztelaniaz gain beste 11 hizkuntza ikas ditzakezu. Ikus-entzunezko ikastaroak eskaintzen ditu, batzuk dohakoak dira, beste batzuk, aldiz, ordainpekoak. Gainera, mundu osoko hiztun natiboekin hitz egiteko aukera ematen du. 



Web gunea: https://www.busuu.com/es


- APLIKAZIO GEHIAGO

Hurrengo hauek hizkuntzak ikasteko beste aplikazio batzuk dira, aurretik aipatutakoaz gain.
  • Babbel: Zure ahoskuntza hobetu nahi baduzu eta hiztegi gehiago ikasi, hau da zure aplikazioa! 
Web gunea: https://es.babbel.com/
  • HiNatuve: Hizkuntza berri bat ikasteaz gain, haren kultura ikasteko aukera ematen duen aplikazioa da. 
Web gunea: https://hinative.com/es-MX
  • Voxy: Zure ahozkuntza, gramatika eta hiztegia hobetzen lagunduko zaitu. Gainera, zure hizkuntza mailara egokituko da eta azterketen bidez hau komprobatzeko aukera duzu.
Web gunea: https://voxy.com/
  • Wilingua: Ingelesa ikasteko aplikazioa da. 600 ikasgai, 7000 hitz eta 4 ikaskuntza maila (A1, A2, B1 eta B2) ditu.
Web gunea: https://wlingua.com/es/
  • SpeakIn: Mintzamena eta ahozkuntza praktikatzeko aplikazioa da, beste herrialde batzuetako pertsonekin edo zure maila berdina duten zure herrialdekoekin harremanetan jarriz.
Web gunea: https://www.speakin.co/


Informazioa nondik atera dudan hemen duzue eskuragarri:

BBC Mundo. (2015). 5 aplicaciones para aprender idiomas con tu celular. BBC. Hemen eskuragarri: https://www.bbc.com/mundo/noticias/2015/09/150908_cinco_aplicaciones_aprender_idiomas_ac

Fernández, R. (2014). Aplicaciones móviles para el aprendizaje de idiomas, por Rocío Fernández. Universidad Católica de Valencia. Hemen eskuragarri: https://online.ucv.es/tic/aplicaciones-moviles-para-el-aprendizaje-de-idiomas/

Argazkiak hemendik aterata daude:


miércoles, 24 de abril de 2019

PLE eta HIZKUNTZEN IKASKETA AUTONOMOA

PLE-a ingeleseko akronimoari dagokionez, Personal Learning Environment esan nahi du, hau da, ikasteko bide pertsonala da eta objektuek eta pertsonek osatzen dute: alde batetik, objektuak online baliabideak dira, hala nola, aplikazioak edo web based zerbitzuak, azken hauen bidez norberak bere ikaskuntza prozesua kudeatzen du. Baina, ez dira zertan baliabide teknologikoak soilik izan behar, hiztegi bat, liburutegi bat edo goizetan entzuten dugun irrati programa bat gure PLE-a osatu dezake, hauen bidez ere ikasten baitugulako. Bestalde, pertsonek ikaskuntza sare pertsonala (PLN edo Personal Learning Network) osatzen dute, eta hauengandik, era batera edo bestera, zerbait ikasten da, gainera, hauekin elkar komunikatzen gara, irakasle, lankide edo lagun batekin, besteak beste. Laburbilduz, beste pertsonekin harremantzen ikasten dugu PLE-aren bitartez. 

Beraz, PLE-ak hizkuntzak ikasten lagunduko digu. Hauek ikasteko erabiltzen ditugun hiztegiak, bideoak, web guneak, online liburuak eta aplikazioak osatzen du gure PLE-a kasu honetan. Symbaloo-a PLE-aren adibiderik onenetariko da, honen bidez online baliabideak sailkatu ditzakegulako.

Adibide gisa nire symbaloo-a ikusteko egin ezazu klik hemen.


PLE-ari buruz gehiago jakin nahi izan ezkero, hona hemen informazioa nondik atera dudan:

Isaci, P. (2015). El PLE para la clase de italiano. Tendencias pedagógicas, 25. lib, 335-346. or. 


domingo, 24 de marzo de 2019

E-LEARNING, M-LEARNING eta B-LEARNING

Hizkuntzen ikasketa autonomoa online izatekotan, metodo ezberdinak erabil daitezke. Kasu honetan, hiru azalduko ditut era laburrean eta hizkuntzen ikasketarekin erlazionatuko ditut:

  • E-LEARNING
E-Learning-a edo Electronic Learning-a irakaslearen eta ikaslearen arteko banaketa fisikoa eragiten duen ikaste-irakaste prozesu bat da, non ikasleak, IKT, Interneta eta ordenagailu finko baten bitartez, konpetentziak lortu eta ahalmenak indartzen dituen, norabide anitzeko komunikazioa erabiliz.

Hizkuntzen irakaskuntza-ikaskuntza prozesu autonomoari dagokionez, interneten bidezko ikaskuntza izango zen. Ikasketa hau, baliabide ezberdinekin eraman daiteke aurrera: bideoak ikusiz, irakurriz, idatziz, etab.


  • M-LEARNING
M-Learning edo Mobile Learning termninoak gailu mugikorren edota haririk gabeko transmisioan oinarritzen den ikaskuntza elektroniko digitalari erreferentzia egiten dio.

Gaur egun, pertsona guztiok, edo askok, daramagu mugikor bat gure poltsikoan, adibidez, eta interneterako sarbidea dugu ere, beraz, hizkuntzen ikaskuntza mugikorreko internet sarbidearen bitartez izan daiteke, E-Learning-aren antzera. 


  • B-LEARNING


B-Learning-a irakas-ikasbide bat da. Honetan, terknologia jarduera tradizionalak eginez integratzen da, irakasle baten argibideak jarraituz. Ikaskuntza honetan, teknologia online-a erabiltzen da ikaskuntza.prozesua hobetzeko, osatzeko eta aldatzeko. 

Honen adibidea, gaur egungo ikastetxeetako metodologia izan daiteke. Hau da, hizkuntzak ikasteko metodo tradizionala erabiltzen da interneten bidezko ikaskuntza metodoarekin batera. 



Beste publikazio batean, hizkuntzen ikasketari dagozkion baliabideak ezarriko ditut, metodo hauek kontuan izanda. 

Hona hemen informazioa nondik atera dudan:

Cardona, D. M. (2009). Propuesta de Diseño de Metodología para evaluar el Impacto del e-learning en el Aprendizaje de Estudiantes de Educación a Distancia (Doctoral disseration, tesis de Maestría). 

Rodríguez, L. I. (2015). Diseño de una metodología M-Learning para el aprendizaje del idioma inglés (Tesis de postgrado). Escuela superior técnica de Chimborazo, Ecuador. Hemen eskuragarri: klik

Rosas, P. (2005). La Gestión de Ambientes Virtuales de Aprendizaje en los Postgrados de la Universidad de Guadalajara, en Proc. Tecnologías para Internazionalizar el Aprendizaje.

Argazkiak hurrengo link-etatik aterata daude:

miércoles, 20 de marzo de 2019

INTERNET-EN BIDEZKO HIZKUNTZEN IKASKETA

Gaur egungo testuinguruak hizkuntzen inguruko ezagutza izatea eskatzen du. Hizkuntzen ezaguera, erraztasuna bermatzen du lan-mundura sartzeko eta, aldi berean, nazioarteko mugikortasuna ere. 

Gizartea aldaketa egoera batean dago, eta honek, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan eragiten du: hezitzeko eran, hau antolatzeko, planifikatzeko, egitaratzeko eran, etab. Hori dela eta, hizkuntzen ikasketak aldaketa bat jasan du ere, eta hauek ikasteko era birplanteatzen dago. 

Teknologia berrien bidezko hizkuntzen ikasketa, hainbat abantaila ditu:
  • Ikasleek hainbat baliabide tekniko dituzte haien ezaguera garatzeko.
  • Hizkuntzen ikasketak Europear Marko baten barruan, komunikazioa, trukaketa, kultura, hizkuntzen aniztasuna, etab. sustatzen du.
  • Informaziorako sarbidea gehiagotzen du.
  • Ikasleen esku ipintzen diren materialen kalitatea eta kantitatea hareagotzen du. 
  • Ikasketa autonomoa sustatzen du.
  • Ikaslea arduratsua izan behar da ikasketa adierazgarria izan dadin.
  • Ikasten ikasten kontzeptua sustatzen du.
  • Hezkuntza tradizionalari aurre egiten dio. 
  • IKT-ko konpetentziak garatzen dira
  • Ikasleari laguntzen dizkion programa eta ekintza formatiboak garatzen dira. 
  • Ikasleen arteko harremana eraginkorragoa da, foroen bitartez, adibidez. 
Ikasketa autonomo metodoaren ezaugarriak hurrengoak dira:
  • Irekia eta malgua da. 
  • Berritzailea da.
  • Erregulaatzailea eta koherentea da.
  • Ikaslea da irakas-ikas prozesuko erdigunea. 
  • Ekintzara bideratuta dago.
  • Egituratua da.
  • Transferigarria da. 

Honi buruz gehiago jakin nahi izanez gero, link honetan klikatu: Enseñar y aprender idiomas: Aprendizaje de idiomas online (Centellas, 2013)

Argazkia hurrengo link-etik aterata dago: